altzagako udala

Herriko berriak

admin(e)k bidalita A , 2002-11-25 20:50(e)an.

Mintzagai honetan jaso nahi ditugu gure udalerrian gertatzen diren albisteak. Atal hau osatzeko ezinbesteko da herritarrek parte hartzea: edozeinek bidal dezake gainontzekoentzat interesgarri gerta daitekeen berria. Horretarako dago ezkerraldean 'albistea bidali' dioen esteka.
Ez da albistea zuzenean aurreneko orrian azalduko, lehendabizi aurreikusi egin behar da, zein itxurarekin argitaratuko den ikusi eta zuzenketarik egin behar izanez gero bidali aurretik egiteko, gero, webgunearen kudeatzaile edo zaintzaileak eman beharko du ontzat. Behin argitaratuz gero, beste edozeinek deus erantsi nahi izanez gero, aski du albistea zabaldu eta haren oinean horretarako jarritako esteka edo lotura baliatzea.
Zalantzarik izanez gero jar zaitez kudeatzailearekin harremanetan beheko esteka erabiliz edo posta elektronikoaren bitartez.