altzagako udala

ARAUAK

artea(e)k bidalita I , 2017-01-29 11:39(e)an.

ALTZA­GAKO UDALE­TXEAN KOKATURIKO
LUDOTEKAREN ARAUDIA (2016KO ABUZTUAK 4EAN ARGITARATUA GAO)
Araudi honen xedea Haurren Ludoteka udal zerbi­tzua (2 urtetik aurrerako haurrei eskainia) arau­tzea da.       

Zerbi­tzua udalak jestionatuko du, horretarako beharrezko diren monitoreak kontratatuta. Ludoteka udale­txeko goiko pisuan egokitutako lokalean instalatu da, ondoko haur parkean eta frontoi estaliaren ondoan.
Komunitate-zerbi­tzua denez, Ludoteka Altza­gako haur guztien­tzat irekita dago, herri guztiaren beharrak ase beharko dituelarik.
Ludotekak izango dituen soslaia edo identitate ezaugarriak honako hauek izango dira:
a)  Gure herriko haurrak jolastu eta elkar ezagutuz, izan dezatela hartu-eman zuzena. Bizi duten kultur giroa eta ingurunea ezagu­tzea eta herriarekiko lotura sendo­tzea. Aldi berean, gure hizkun­tzak duen egoeraz jabeturik, erabiliko den hizkun­tza euskara izango da.
b)  Beste ludoteka ­batzuen esperien­tziak ezagutu eta alor honetan izaten diren aurkikun­tzak aplikatu ahal izango dira.             

d)  Behar fisikoei eran­tzuna eman, hala nola, sormena lan­tzea, jolas egitea, lagun berriak egitea etab.
1. artikulua.  
Honako hauek izango dira Ludotekaren identitate ezaugarriak:
a)  Zentroaren fun­tzionamendua demokratikoa eta ani­tza da, ludotekaren helburuak lor­tzeko fun­tsezko protagonista izango dira gurasoak eta hauen partaidetasuna bul­tza­tuko da. Zerbi­tzua ematen den ziklo bakoi­tzean gurasoen partetik 2 arduradun izendatuko dira monitoreekin hilean behin bil­tzeko.           

b)  Ludotekaren hizkun­tza euskara izango da eta hizkun­tza horretan hitz egingo zaie baita ama-hizkun­tza euskara ez duten haurrei ere.
d)  Ludotekan parte hartu ahal izateko aurrematrikula edo eskaria egin beharko da. Eskaera egin gabeko haurrik ez da ludotekan onar­tze­rik izango.
e)  Monitoreek jardueren eta ekin­tzen taula eta egutegi bat egingo dute, eta izendatutako guraso arduradunen oneri­tzia jaso ondoren, antolatutako jardueren eta ekin­tzei buruzko erabakiak hartuko dituzte.
2. artikulua.
Ludotekan plaza eska­tzen dutenek honako baldin­tza hauek bete beharko dituzte:
— Eskaera-orria behar bezala beteta ekarri.
— Bi urte beteta eduki.
— Familia herrian bizi izatea.
3. artikulua.
Ludotekako iraupena urte bakoi­tzeko urritik hurrengo urteko ekaina bitarte luzatuko da.
4. artikulua.
Onarpenerako irizpideak:
Altza­gan erroldaturiko umeak Ludoteka honen onuradunak izango dira.
Haurren matrikula urtero egin beharko da, dagokion tasa ordainduz.
5. artikulua.
Bi urtetik 12 urte bitarteko haurrak onartuko dira.    

6. artikulua.
Zerbi­tzuaren orduak: larunbatean goizeko 10etatik eguerdiko 1era izango dira.
7. artikulua.
Ludoteka zerbi­tzua urteko 20 € izango da. Antola­tzen diren irteera eta ibilaldien gastuak aparte ordainduko dira.
8. artikulua.
Kontutan izanik haur guztien ardura 1-2 monitoreen kargu egongo dela, irteerak eta ibilaldiak egiten direnean gurasoen parte har­tze zuzena beharrezkoa izango da, batetik garraioa egin behar delako eta bestetik leku zabalagoak izanik, monitoreek ezingo dutelako haur guztien zainketaz arduratu. Irteerak buru­tzen direnean ere, monitorearen esanetara egongo dira haurrak eta lagun­tzera joan diren gurasoak ere.
Irteerak egiten direnean, haurrak 2 taldetan banatuko dira:
1)  2 urtetik eta 3 urteko haurrak, monitorearen kargu egongo badira ere, irteerak antola­tzen direnean zain­tzaile bat eraman beharko du haur bakoi­tzak irteeran parte hartu ahal izateko.
2)  4 urtetik gorakoek zain­tzailea eraman edo ez gurasoen erabakia izango da.
9. artikulua.
Haurraren hezkun­tza­rekin harreman zuzena dutenak gurasoak direnez, Ludotekak komeni den moduan fun­tziona­tzeko behar den kudeaketan gurasoen partaide­tza bideratuko duten organo eta bideak sustatuko dira, ludotekaren fun­tziona­mendua ludotekako monitorearen esku dagoen arren.              

Udalak zerbi­tzuaren identitate-ezaugarriak eta helburu nagusiak bete­tzen direla egiaztatuko du eta behar den guztietan bilduko da zerbi­tzua aurrera eramaten duten monitoreekin, sor­tzen diren arazoak konpon­tzeko.
10. artikulua.
Ahal izanez gero eta Ludotekaz ardura­tzeko beharrezko baldin­tzak bete­tzen badituzte, monitoreak Altza­gakoak izatea ikusten da egokiena.
Udalak urtero deialdia egingo du, interesaturik daudenak ludoteka zerbi­tzuko monitore zerbi­tzuan ari­tzeko izena emateko.
Eskatuko da:
18 urte beteta eduki­tzea.
Altza­gan bizi eta erroldatuta egotea.
Monitore tituloa edo ­antzeko ikasketak izatea.
11. artikulua.
Fun­tzionamendu arauak:
a)  Orokorrak:
1.  Ludotekako fun­tzionamendu orduak guztiek errespetatu beharko dituzte eta puntualtasuna zaindu, haurrak ekar­tze­rakoan eta jaso­tze­rakoan ere.
2.  Egin beharreko zenbait jardueratan erabili ahal izateko, haur bakoi­tzak mantal bat ekarri beharko du.
3.  Aurreikusitako helburu, programa eta zerbi­tzuak ­gutxienez urtero gainbegiratuko dira, egoeraren bat alda­tzea gomendagarria ikusten bada.
4.  Asisten­tzia-hutse­giteak haurrak etor­tze­rik ez dutenean (gaixotasuna edota beste arrazoi bat medio) monitoreari jakinaraziko diote ahal den azkarren.        

5.  Ludotekan ez dira onartuko gaixo dauden haurrak, gaixotasun hori gainerako haurrekin elkar bizi­tzeko oztopo ez dela egiaztatu ezean.               

12. artikulua.
Monitoreak gurasoei bere haurrei buruzko aipamenik egin beharko balie, ludoteka zerbi­tzuko orduez aparte egin beharko du, gurasoei bakarka deituta.
13. artikulua.
Hilabete bakoi­tzean gurasoen ordezkariak eta monitoreak elkartuko dira, ekin­tzak antolatu eta ludoteka zerbi­tzuari buruzko balorazioak hausnar­tzeko eta horren berri emango zaio udalari.
Azken Xedapena.
Urtarrilaren 26ko batza­rrean aldatutako araudi hau, 7/85 Legearen 70.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera sartuko da indarrean eta alda­tzea edo ezereztea erabaki­tzen ez den bitartean indarrean jarraituko du.
Altza­ga, 2016eko abuztuaren 1a.—Alkatea fun­tziotan.