altzagako udala

2020KO EGUTEGI FISKALA

artea(e)k bidalita I , 2018-01-21 20:25(e)an.

­Egutegi Fiskalaren iragarkia
Altzaga Udalerriko zergadunei jakinarazten zaie 2020ko urtealdiari dagozkion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskala, eta bertan diru-sarrera horien ordainketa egiteko epeak ezartzen dira:
*  Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zerga:
Borondatezko epea: otsailaren 15etik apirilaren 30ra.
Kargu data: martxoak 4.
*  Ura:
— 2019ko 4. hiruhilabetea:
Borondatezko epea: otsailak 1etik martxoak 10era.
Kargu data: otsailak 20.
— 2020ko 1. hiruhilabetea:
Borondatezko epea: maiatzak 2tik ekainak 10era.
Kargu data: maiatzak 20.
— 2020ko 2. hiruhilabetea:
Borondatezko epea abuztuaren 1etik irailak 10era.
Kargu data: abuztuak 20.
— 2020ko 3. hiruhilabetea:
Borondatezko epea: azaroak 2tik abenduaren 10era.
Kargu data: azaroaren 20an.
*  Estolderi tasa:
2020ko urtea:
Borondatezko epea: urriaren 1etik abenduaren 10era.
Kargu data: azaroaren 5ean.
*  Zabor bilketa:
— 2020ko 1. seihilabetea:
Borondatezko epea: maiatzaren 20tik uztailaren 10era.
Kargu data: ekainak 5ean.
— 2020ko 2. seihilabetea:
Borondatezko epea: urriaren 1etik abenduaren 10era.
Kargu data: azaroaren 5ean.
*  Landa-hirilur gaineko Zergaren Ordainaldiaren buruzko:
Borondatezko epea: maiatzaren 15etik ekainaren 30era.
Kargu data: ekainaren 30ean.
*  Jarduera Ekokomikoen gaineko zerga:
Urriaren 1etik azaroaren 10era.
Kargu data: azaroaren 10ean.
a)  Jendearentzat agerian jarrita dagoen tokia: Idazkaritza-bulegoan.
b)  Aztertzeko epeak: Lehen aipatutakoak.
c)  Desadostasuna agertzeko epea: Ordainketa egiteko borondatezko epealdia amaitu eta hurrengo egunetik hastia zenbatutako hilabeteko, aurkeztu beharrekoa den berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuta.
d)  Errekurtsoa aurkeztu behar zaion organoa: Alkate-Udalburua.
e)  Errekurtsoa aurkezteko tokia: Udaletxeko Sarrerako Erregistroa, bulego-orduetan.
f)  Errekurtsoa aurkeztearen ondorioak: Aipatutako 2/2005 Foru Arauak 23.1. artikuluan xedatuak.

g)  Ordaintzeko epea: Egutegi fiskal honetan agertzen dena.
h)  Ordaintzeko era: Helbideratutako ordainagiriak, zuzenean kargatuko dira bezeroak emandako Banku edo Aurrezki Kutxaren kontuan.
Helbideratzeke daudenei dagokienez, zorretan dutena ordaintzeko beharrezkoa duten agiria helbide fiskalera bertara bidaliko zaie, ohiko postaz.
Ordainketa, ondoko erakunde laguntzaileen edozein bulegotan eta beraiek zehaztutako ordutegietan egin daiteke Kutxabank, Euskadiko Kutxa, BBVA, Banco Sabadell Guipuzkoano edota Internet bidez www.Altzaga.eus webgunearen bitartez.
Agiri hori eskura ez izanez gero, zordunak edo haren ordez ordaindu nahi duenak, Zergabilketa-bulegoan eskatuko du agiria borondatezko ordainaldiaren barruan.
Borondatezko ordaindaldi-epea ordaindu gabe pasatuz gero, zorrak premiamendu-jardunbidez eskatuko dira, eta premiamendu-jardunbidez eskatuko dira, eta premiamendu-gainkargua, atzerapenaren interesak, eta, hala balegokie, sor litezkeen kostuak gehituko zaizkie.
Altzaga, 2020ko urtarrilaren 2a.—Alkatea. (29)