Altzaga Gipuzkoa erdialdeko udalerria dugu, Goerri eskualdean kokatuta dagoena. Ondoko herri hauek ditu mugakide: iparraldean Legorreta, ekialdean Baliarrain eta Gaintza, hegoaldean Zaldibia eta mendebaldean Itsasondo eta Ordizia.
Altzagaren azalera 2,21 kilometro karratutakoa da, berau 279 metrotako altueran kokatuta dagoelarik bainan Altzagarate auzoa 460 metrorarte gailentzen da honek eskualdearen ikuspegi ezin hobea eskeintzen diolarik bere magalean geratzen bait dira Arama, Itsasondo, Ordizia, Beasain eta ezin ahaztu bertatik ikusgai diren Aralarren haunditasuna eta Txindoki eta Ernioren ikuspegi ikusgarriak.
Udalerrira iristeko biderik errezena N-1 errepidea Ordizia parean utzi eta Altzagara eramango gaituen GI 3871 errepidea hartzea da.
Bertako klima epela eta hezea da, tenperatura epelak eta prezipitazioak ugariak direlarik. Bertako lurra orokorrean buztintsua den arren nahiko emankorra da.