Altzagako Udalak Leader 2021eko dirulaguntzak jaso ditu, Altzagako Ertzille eta Etxeberri saneamendu adarrak burutzeko. Lan hauen kostua 75.349,86€koa izan da eta Leaderretik jasotako dirulaguntza 41.900€ takoa izan da.
Altzagako Udalak ohar honen bidez zera adierazi nahi du.
Facebook sare sozialean Altzagako Herria izeneko kontu bat sortu dela.
"Altzagako Herria" Facebook kontua, Altzagako udala osatzen dugun kide batzuren aurka, informazio pertsonala, iraingarria eta faltsua zabaltzeko erabiltzen ari dela.
BOLUMEN HANDIKO ETXEKO TRASTE ZAHARREN BILKETA ZERBITZUARI BERRIRO EKINGO ZAIO
Sasieta Mankomunitateak datorren maiatzaren 11tik aurrera, volumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari ekingo dio.
Altzagan traste zaharrak ateratzeko hurrengo eguna maiatzak 25a izango da.
Jarraian erantsitako estekan informazio guztia duzue.
Plan ekonomiko-finantzarioaren publizitatea
Udalbatzak, 2019ko uztailaren 4ean egindako bileran 2019-2021 epealdirako plan ekonomiko-finantzarioa onartu zuen. Honen berri emateko besterik ez, onartutako plana argitara ematen da, azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Interesatuek plan udal bulegoetan kontsultatu ahal izango dute.
ERTOTXE ERAIKINAREN ERABERRITZEA 2. FASEA obraren kontrataziorako prozedura bideratzea erabaki zuen Altzagako udalak 2017ko maiatzak 23an hartutako erabakiaren bidez.